Musika
Abuztuaren 18tik 25era
AGENTZIAK
Abuztuaren 22an egingo dugu aurten Gaztea Gaua, Europa Parkean. Vendetta eta Skakeitan arituko dira bertan, 00:00etatik aurrera.
Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel
Albisteak (4)
Abuztuaren 18tik 25ra ospatuko dute bilbotarrek Aste Nagusia, eta, ohi bezala, adin eta gustu guztiak asetzeko adina kontzertu egongo dira Bizkaiko hiriburuan egun horietan. Oraindik hilabete baino gehiago falta da jaiei hasiera emateko, baina dagoeneko aurreratu dute Bilbon aurten arituko diren zenbait talderen izenak.
Hala, Gatibu, La Pegatina, Doctor Deseo, Santiago Auseron, David de Maria, Sebastian Yatra, Skakeitan eta Vendetta dira Udalak antolatutako kontzertuetako batzuk. Gainera, konpartsen eskutik beste hainbat zuzeneko egingo dituzte Bilboko txoko ezberdinetan, eta hiriburuko areto ezagunenetan ere emanaldi bereziak egongo dira.
Gatiburi egokituko zaio aurten festetako kontzertuen egitaraua irekitzea. Txupinazoaren egunean, Abandoibarrean arituko dira gernikarrak. Leku berean, baina egun bat geroago, Doctor Deseok joko du.
Ska musikak ere ez du hutsik egingo. Europa Parkean, abuztuaren 22an, Skakeitan eta Vendetta taldeen kantuak entzungo dira Gazteak antolatutako gau berezian.
Hilaren 23an, berriz, La Pegatinaren doinu dantzagarriek girotuko dute gaua, eta Santiago Auseronen bisita jasoko du Abandoibarrak abuztuaren 24an.
Bukatzeko, David de Mariak itxiko du zuzenekoen zikloa, abuztuaren 25ean. Egun berean, Europa Parkean bertan, Sebastian Yatra izango da.
Orain arte baieztatutako kontzertuak, egunez egun
Abuztuak 18:
Gatibu, 23:30 (Abandoibarra)
Abuztuak 19:
Herriko Banda eta Doctor Deseo, 23:30 (Abandoibarra)
Abuztuak 22: GAZTEA GAUA
Skakeitan eta Vendetta, 00:00 (Europa Parkea)
Abuztuak 23:
La Pegatina, 23:30 (Abandoibarra)
Maxima FM, 00:00 (Europa Parkea)
Abuztuak 24:
Santiago Auseron eta Sexy Sadie, 23:30 (Abandoibarra)
Abuztuak 25:
David de Maria, 23:30 (Abandoibarra)
Sebastian Yatra, 00:00 (Europa Parkea)
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.