Musika
Uztailaren 6tik 13ra
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Uztailaren 6tik 13ra, Talco, Los Caligaris, Nathy Peluso, Jupiter Jon eta Bad Gyal ere arituko dira Iruñeko Foruen Plazan.
Berri Txarrak, BECen. Argazkia: Gaizka Peñafiel
La Pegatina, Berri Txarrak, Talco eta Iseo & Dodosound with The Mousehuntersy dira aurtengo sanferminetan Iruñeko Foruen plazan arituko diren taldeak, besteak beste, Noticias de Navarrak jakitera eman duenez. Kontzertu horiek uztailaren 6tik 13ra egingo dituzte, Udalak antolatuta.
Hain zuzen ere, hilaren 6an, 7an, 8an eta 13an izango dira lau emanaldiak. Hirugarren urtez jarraian, tokiko artistak, emakumezko abeslariak, talde gazteak eta euskarazko musika tartekatu nahi izan dituzte egitarauan. Musika estiloei dagokienez, hard rock, trap, pop, ska edota reggae doinuak nagusituko dira bertan.
Hala, La Pegatina izango da oholtzara aterako den lehenengo taldea, uztailaren 6an. Aurten argitaratutako Ahora o nunca diskoa aurkeztuko dute bertan. Egun bat geroago, Iseo & Dodosound with The Mousehuntersen txanda izango da.
Berri Txarrakeri egokituko zaio festetako hirugarren eguna girotzea. Infrasoinuak lan berriko abestiak taularatuko ditu hirukote nafarrak.
Uztailak 6, ostirala
LA PEGATINA + Los Caligaris
Uztailak 7, larunbata
ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS + NATHY PELUSO
Uztailak 8, igandea
BERRI TXARRAK + Júpiter Jon
Uztailak 13, ostirala
TALCO + BAD GYAL
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.