09:52

Musika

Musika

Basque Fest Rock City jaialdiak doako kontzertuz jantziko du Bilbo, Aste Santuan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Besteak beste, Moonshakers, Mocker's, Yellow Big Machine, Lukiek eta The Excitements igoko dira Kafe Antzokiko agertokira martxoaren 28tik 31ra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martxoaren 28tik 31era Basque Fest Rock City jaialdiaren agertoki bilakatuko da Bilbo. Lau egunez, Kafe Antzokiko oholtzan doako kontzertuak nagusituko dira, bilbotarren zein bisitarien musika egarria asetze aldera. Estilo aniztasuna nabarmenduko da aipatu hitzorduetan, betiere kalitatezko musika oinarri dela. Gauero, bizpahiru taldek joko dute, eta emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Hala, martxoaren 28an Moonshakers eta Free the Wheel taldeek irekiko dute zikloa. Egun bat geroago, hiru zuzeneko hartuko ditu Kafe Antzokiak: The Northagirres, Mocker's eta Kaskezur.

Martxoaren 30erako ere talde ezagunak gonbidatu dituzte oholtzara. Hain zuzen ere, Yellow Big Machine, Lukiek eta Toc arduratuko dira antzokia girotzeaz.

Bukatzeko, martxoaren 31n The Excitementsen eta The Allnightersen txanda izango da.

KONTZERTUAK, EGUNEZ EGUN

Martxoak 28, asteazkena

Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan

MOONSHAKERS

FREE THE WHELL

Martxoak 29, osteguna

Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan

THE NORTHAGIRRES

MOCKER’S

KASKEZUR...

Martxoak 30, ostirala

Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan

YELLOW BIG MACHINE

LUKIEK

TOC

Martxoak 31, larunbata

Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan

THE EXCITEMENTS

THE ALLNIGHTERS

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena