Musika
Otsailaren 23tik aurrera
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Otsailaren 23an argitaratuko dute mungiarrek 'Render Me Numb, Trivial Violence' diskoa eta hurrengo egunean abiatuko dute bira, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Otsailaren 23an, hilabete barru, argitaratuko du Belako taldeak Render Me Numb, Trivial Violence estudioko disko berria. Telebistak zabaldutako indarkeria mota ezberdinen aurrean gizarteak duen jarrera bihozgabeari buruz hitz egiten du lan ausart horrek. Hain zuzen ere, besteak beste, genero indarkeria, errefuxiatuen eta etorkinen blokeoa eta alderdi politikoen ustelkeria aferak ditu ardatz diskoak. Askotan etxetik urruti, etorkizun ezezagun batengatik borrokatzen den belaunaldi baten ikuspegitik landu dituzte abestiak.
Iazko udazkenean Errusia, Japonia, Hego Korea, Mexiko, AEB, Alemania, Ingalaterra eta Eskozia harrapatu ostean, Espainiako Estatutik bira luzea egingo du otsailetik aurrera talde mungiarrak.
Dakizuenez, Bilbon emango dute lehendabiziko kontzertua otsailaren 24an. Euskalduna Jauregiko atarian, eremu oso zabala eta eserlekurik gabekoa, izango da emanaldia. Sare sozialen bidez azken egunotan iragarri dutenez, sorpresa asko prestatuko dituzte egun horretarako, indartsu hasi nahi baitute aurkezpen-bira.
Gerora iritsiko dira Iruñeko eta Gasteizko zuzenekoak, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an, hurrenez hurren.
Birako data guztiak:
Otsailak 24, BILBO, Euskalduna Jauregiko Ataria
Martxoak 3, MURTZIA
Martxoak 9, ALACANT
Martxoak 10, VALENTZIA
Apirilak 6, SANTIAGO
Apirilak 7, CORUÑA
Apirilak 12, VALLADOLID
Apirilak 13, ZAMORA
Apirilak 14, LEON
Apirilak 21, IRUÑEA Zentral
Maiatzak 5, GRANADA
Maiatzak 17, LLEIDA
Maiatzak 18, MONZÓN
Maiatzak 19, GASTEIZ
Maiatzak 25, MADRIL
Maiatzak 26, SANTANDER
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.