Musika
'Fitografia' diskoa
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
"20 urte, 20 hiri" leloari eutsita, beste horrenbeste agertoki zapalduko ditu abeslari bizkaitarrak. Iruñean, maiatzaren 19an arituko da.
Fito & Fitipaldis. Argazkia: Tom Hagen
Fito & Fitipaldis bueltan dago. Bakarkako ibilbidearen hogeigarren urtemuga ospatze aldera, Fitografia bilduma aurkeztuko du azaroan abeslari bilbotarrak, eta kontzertu bira luzea egingo du ondoren.
Hain zuzen ere, azaroaren 10ean iritsiko da, Warnerren eskutik, Fitografia diskoa. Azken 20 urteotan egindako kanturik arrakastatsuenak bilduko ditu bertan, eta hiru formatutan kaleratuko du.
Birari dagokionez, "20 urte, 20 hiri" leloa aukeratu du. Hala, 2018ko martxoan aterako da errepidera, Espainiako Estatuko jarraitzaile guztiengana iristeko asmoz. Lehenengo kontzertua Santanderren emango du, eta hogei agertoki zapalduko ditu lau hilabeteko epean. Aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren 5ean Barakaldoko BEC! erakustazokan arituko da, eta hilaren 19an, Iruñean (Nafarroako Unibertsitate ublikoaren campusean).
Zuzeneko bakoitzean, artista ezberdinak izango ditu lagun oholtza gainean. Hasierako emanaldietan, adibidez, Muchachitoren parte hartzeaz gozatuko dute ikusleek.
Sarrerak
Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte eskuragarri.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.