Musika
20. edizioa
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Taula gainera aspaldi atera ez diren zenbait musikari arituko dira Lakuntzan uztailean, baita orain arte Hatortxu Rocken sekula egon ez diren talde batzuk ere; Huntza, kasu.
Hatortxu Rocken 20. edizioa berezia izango zela iragarri zuten aspaldi aipatu jaialdiaren antolatzaileek, eta halaxe erakusten dute gaur egindako lehen iragarpenek.
Dakizuenez, lau eguneko festibala egingo dute uztailaren 27tik 30era Lakuntzan, eta euskal talde ezagunenak igaroko dira oholtzatik; tartean, duela urte batzuk agertokiak utzi zituzten zenbait artista.
Hain zuzen ere, hauexek dira gaur bertan iragarri dituzten taldeak: Inadaptats, Huntza, Soziedad Alkoholika, Des-Kontrol, Glaukoma, Iseo & Dodosound, Ekon, Estricalla, Kop, Bizardunak, Talco, Kaos Urbano, Tremanda Jauria, Oreka TX, Kerobia, Lagrimas de Sangre, Kaotiko, Narco, Ehun Kilo eta Anestesia.
Esan bezala, taula gainera aspaldi atera ez diren zenbait musikari arituko dira (Des-Kontrol, Ekon, Bizardunak Kerobia eta Ehun Kilo), baita orain arte Hatortxu Rocken sekula egon ez diren talde batzuk ere (Huntza, Kaos Urbano, Tremenda Jauria eta Lagrimas de Sangre).
Sarrerak
Sarrerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgune ofizialean. Eskaintza berezia jarri dute: 52,5 euro, lau eguneko bonuaren truke, kanpalekua barne.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.