Musika
Ostegunetik aurrera
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Abuztuaren 4tik 9ra, Las Tea Party, Willis Drummond, Eskean Kristo, En Tol Sarmiento, Niña Coyote eta Chico Tornado, Capsula, Aneguria eta Green Valley ere arituko dira Gasteizen.
Iruñeko eta Baionak festak bukatuta, Gasteizen txanda da orain. Euskal musikak leku garrantzitsua izango du Arabako hiriburuan Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen diren bitartean; hots, abuztuaren 4tik 9ra.
Jaien lehen egunean, The Capaces, La Gran Pegatina eta Itaca Band igoko dira oholtza gainera. Hurrengo egunean, Tajon Prieto y los Kuajolotes, Akerbeltz eta DJ Elepunto izango dira protagonista, eta jaietako Eskean Kristo eta El Tol Sarmiento taldeen emanaldiak iragarri dituzte hirugarren egunerako.
Behin bide erdia eginda, eta asteburuko ajeak alde batera utzita, Niña Coyote eta Chico Tornado, Lagrimas de Sangre eta Green Valley taldeen txanda izango da.
Azken bi egunetan ere ez da musikarik faltako. Hala, Montauk, Capsula eta Willis Drummonden zuzenekoak iragarri dituzte abuztuaren 8rako, eta Aneguria, Zoo eta Las tea Partyrena, azken egunerako.
zken egunerako.Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.