gadgetak
Mezularitza
Xabi Unanue
Miramon
Whatsappera ohituak daude, baina jakina da ez dela mezularitza zerbitzurik seguruena. Horregatik beste proposamen batekin gatoz: Telegram.
Telegram
Android, iOS, Windows eta MacOS sistema eragiletarako topatuko dugun mezularitza zerbitzua da. Doakoa eta publizitaterik gabe eskaintzen dena. Eta hau dena gutxi balitz, gure mezuak babestu ere egiten dituela argitu behar da. Bidaltzen dugun oro, automatikoki denbora bat igaro eta gero, ezabatzeko agindua ere eman daiteke. Arrasto guztia ezabatuz.
Eta segurtasuna hizpide hartuta, mezu ultra sekretuak bidaltzeko aukera ere eskaintzen duela ezin da ahaztu. Modu honetan bidaltzen diren datuak ez dira inon erregistratua geratzen. Hau da, zerbitzarietan ez da arrastorik geratzen; igorle eta hartzailearen telefonoetan bakarrik irakurri ahal da. Eta mezu arruntetan bezalaxe automatiko ezabatzeko aukera ere badute mezu ultra sekretu hauek.
Itxura aldetik, Whatsappen oso antzekoa dela argitu behar da. Hori bai, kolore urdina da nagusia eta ez berdea. Eta ohiko zerbitzuetan ez bezala, jendea gehitu eta zerrendatik kentzeko aukerak begi bistan geratzen dira, komandoak erraztuz.
Software librean egina dagoela ere argitu behar da, beraz edonork hobetu dezake APPa. Eta segurtasun zuloak ere topatzen dituenak saria izango duela ere argitu dute sortzaile nagusiek. Euren produktuan konfiantza osoa dutela erakusten dute, eta mezu hau erabiltzaileei helarazi nahi die.
Hori bai, beti gertatzen den moduan arazo txiki bat du APP berri honek. Oraindik oso gutxi hedatu dela, eta jende gutxik izatean, aplikazio honen bidez komunikatzea zaila da oraindik.
Lortuko ote du Whatsappa alde batera uztea? Bere arerioek egunean bidaltzen dituzten mezu kopurua berdintzera iritsiko ote da Telegram? Denborak argituko du hau guztia.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.