Bilbao BBK Live 2022 | EITB Bilbao BBK Live Festival
Bilbao BBK Live
Uztailak 7-9
N. V. | EITB Media
Kelly Lee Owens, Rigoberta Bandini, Alizzz, Yawners eta Bulego batu zaizkie orain arte iragarrita egon direnei: LCD Soundsystem, Placebo, Phoebe Bridgers, The Killers, M.I.A., Stromae, J Balvin, Pet Shop Boys, Nathy Peluso…
Bilbao BBK Live 2019
Bi urteko eten behartuaren ondoren, Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendira bueltan izango da uztailaren 7, 8 eta 9an, "energiak berriztatuta".
100 egun falta dira zuzenekoak hasteko, eta antolatzaileek 100 talde eta artista baino gehiago bilduko dituen kartelaren berri eman dute: Romy The XX taldeko kidea, Nilüfer Yanya, Kelly Lee Owens, Snail Mail, SIMONA, WOS, Rigoberta Bandini, Alizzz, Cariño, Mujeres, Erik Urano, Yawners, Shego, Venturi, Axolotes Mexicanos, L-R, Depresión Sonora, Bulego eta Silitia batu zaizkio zerrendari, jaialdiaren programazioa ixteko.
Basoak elektronika bizia eskaintzen jarraituko du, besteak beste, Blessed Madonna, Carl Craig, Helena Hauff, DJ Phyton, Lena Willikens eta John Talaboten eskutik, eta Lasai guneak aterpea eskainiko dio erritmo bareen abaroan atseden hartu nahi duenari: Max Abysmal, Ivan Smagghe, Cosmo Vitelli, Front de Cadeaux, Xamana Jones, Iro Aka, Dinamarca, Bufiman, Yu Sum, Charlotte Bendiks, Clara!...
Bonuak salgai daude dagoeneko, 154 euroan apirilaren 28ra arte, eta eguneko sarrerak (66 euro) ere eros daitezke. Gainera, sarrera bakoitzeko, 5 eurorainoko ekarpena egin ahalko du erosleak, Ukraina-Euskadi Garapenerako Lankidetzako Elkarte Soziokulturalarentzat, eta jaialdiak ekarpen horietako bakoitza berdinduko du.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.