Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
21.etapa
Erredakzioa
Pintoko txirrindulariak Michele Scarponi eta Vincenzo Nibali gainditu ditu sailkapen orokorrean. Milango erlojupekoa David Millarrek irabazi du.
Albisteak (6)
Bideoak (2)
Alberto Contador Saxo Bank taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du 2011ko Italiako Giroa. Milaneko Duomoan izendatu da txapeldun. Azken etapa Milanen hasi eta Milanen bukatu da eta 26 kilometroko erlojupekoa burutu behar izan dute txirrindulariek. David Millar izan da irabazlea erlojupekoan 30 minutu eta 13 segundoko denborarekin.
Michele Scarponi izan da bigarren eta hirugarren postua ere beste italiar batentzat izan da, Vincenzo Nibalirentzat. Biak Contadorrekin batera egon dira podiumean.
Azken etapan, erlojupekoan, David Millar izan zen garaile, Rassmusen izan zen bigarren eta Alberto Contadorrek bukatu zuen erlojupekoa hirugarren postuan.
21. etapako sailkapena:
.1. David Millar (GBR-Garmin) ..30:13
.2. Alex Rasmussen (DIN-HTC) + 07
.3. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) + 36
.4. Richie Porte (AUS-Saxo Bank) + 43
.5. Yaroslav Popovych (UKR-RadioShack) + 55
.6. Jos Van Emden (HOL-Rabobank) + 1:02
.7. Cameron Meyer (AUS-Garmin) + 1:04
.8. Patrick Gretsch (GER-HTC) + 1:08
.9. Tiago Machado (POR-RadioShack) + 1:12
10. Kanstantsin Sivtsov (BLR-HTC) + 1:16
Sailkapen nagusia:
.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 84:05:14
.2. Michele Scarponi (ITA-Lampre) + 6:10
.3. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) + 6:56
.4. John Gadret (FRA-AG2R) + 10:04
.5. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) + 11:05
.6. Roman Kreuziger (CZE-Astana) + 11:28
.7. Jose Rujano (VEN-Androni) + 12:12
.8. Denis Menchov (RUS-Geox) + 12:18
.9. Steven Kruijswijk (HOL-Rabobank) + 13:51
10. Kanstantsin Sivtsov (BLR-HTC) + 14:10
Hurrengo zuzenekoak
27 | 20:00 - 21:00 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa