Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
4. etapa
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadik lasterketa bikaina egin du eta txirrindulari asturiarra bakarrean iritsi da helmugara. Alejandro Valverde da lider berria.
Albisteak (4)
Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulari asturiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa, etapa erregina. Alejandro Valverdek, bestalde, lidergoa berreskuratu du. Murgia eta Arrate (Eibar) arteko etapak 166 kilometro izan ditu.
Euskaltel-Euskadik lan bikaina burutu du etapan zehar. Hasieratik ihesaldi saiakerak egon dira, baina ez dira gauzatu. 53. kilomteroan osatu da eguneko ihesaldia; Santaromita, Frollinger, Fuglsang txirrindulariekin batera Amets Txurruka eta Aitor Pérez Arrieta euskaldunak ibili dira ihes eginda. Helmugarako hamar kilometro falta zirenean Txurrukak ersoa jo du eta lasterketa burlan bakarrik geratu da. Tropela, ordea, gertu zegoen eta helmugara iristeko 5 kilometro falta zirenean harrapatu egin dute Etxebarriako txirrindularia.
Tropela azken igoeran apurtu da Andy Schleckek jotako eraso baten ondoren. Honi, Valverdek, Samuel Sanchezek, Gesinkek eta Velascok erantzundiote eta geroago Luxenburgekoa atzean geratu da. Samuelek erasoa jo du Hornerrekin aurrera egin du, baina helmugarako kilometro t’erdi geratzen zenean Valverdek eta Gesinkek harrapatu egin dituzte. Azken metroetan Samuel Sanchezek erasoa jo du eta bakarrean gurutzatu du Arrateko helmuga.
Alejandro Valverde bigarren izan da eta lidergoa eskuratu du sailkapen nagusian. Robert Gesink izan da hirugarren eta Beñat Intxaustik (Euskaltel-Euskadi) bosgarren bukatu du etapa.
Hurrengo zuzenekoak
26 | 20:45 - 22:45 | ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa