'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB

Txoriene

13:08

Txoriene

Gastronomia

Leire Olaberria, dieta begetarianoa eta Danborrada, asteon 'Txoriene'n

EITB

EITB

Leire Olaberriak abiatu du astea, eta Aritz Urdanpilleta izan dugu jarraian sukaldean. Kresala eta Artzai Gazta elkarteak izan dira gero, eta Debako Izenbe tabernaren txanda izango da, bukatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leire Olaberria kirolaria, Aritz Urdanpilleta aditua, Donostiako Kresala elkartea, Artzai Gazta elkarteko Luisa Villegas eta Debako Izenbe taberna izango dira aste honetan 'Txoriene' gastronomia saioko protagonistak. Arratsaldero, 15:00etan hasita, otordu sanoak eta gozoak prestatuko ditu Zigor Iturrietak.

Astelehenetan, kirolariak izan ohi dira gonbidatu ETB1eko saioan. Oraingoan, Leire Olaberria pistako txirrindularia izan da. Izokin ketu krepeak jogurt eta laranja saltsarekin, txipiroiak plantxan eta fruta irabiakia txia haziekin prestatzen lagundu dio Ikaztegietakoak Zigor Iturrietari.

Asteartean, nutrizioaren alorrean lan egiten duten adituen saioan, Aritz Urdanpilleta kirol-elikaduran adituaren txanda izan da. Kasu honetan, kirola eta dieta begetarianoa nola uztartu azaldu digu, eta barazki futomakia eta artatxiki eta txitxirio hanburgesak prestatu dizkigu.

Asteazkenean, Danborrada egunean, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Kresala elkarteko Pako Sexmilo eta Iñigo Basagoiti izan ditugu gonbidatu. Egun berezi honetarako menu aproposa prestatu digute: tomate entsalada, mihiarraina saltsan, untxia Kresala erara eta torradak.

Ostegunean, hornitzaileen eguna izan ohi dugu. Oraingoan, Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 111 artzain eta gaztagilek osatzen duten Artzai Gazta elkarteko Luisa Villegas izango da Zigor Iturrietarekin sukaldean. Idiazabal gazta duten errezetak egingo dizkigu: hostopila onddoz eta zigala isatsez beteta, artzain-gazta kristalekin, eta pasta freskoa basa-izokin ketuarekin, bakailao ketuarekin eta artzain-gazta ketuarekin.

Astea amaitzeko, pintxoak jatera joan gara Deba aldera. Izenbe tabernako Marian eta Marijose Juaristi sartu dira ETB1eko sukaldean, eta euren tabernan ospe handia duten bi pintxo prestatuko dituzte Zigor Iturrietaren laguntzarekin: patata tortilla eta urdaiazpiko kroketak.

Astelehenetik ostiralera, 15:00etan hasita, plater goxo eta osasungarriak prestatzen irakasten du Zigor Iturrietak 'Txoriene'n, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena