'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB
Txoriene
Gastronomia
EITB
Jatetxeko sukaldaria den Urko Zarauza izango dugu bere erretegian dastatu daitezkeen platerak prestatzen.
Informazio gehiago (2)
Zamudioko Fuentene Berria erretegia izango dugu aste honetako “Txoriene” saioan. Jatetxeko sukaldaria, Urko Zarauza, izango dugu astelehenetik ostiralera, bere erretegian dastatu daitezkeen platerak prestatzen eta erabiltzen dituen teknikak erakusten.
Fuentene Berria jatetxea Zamudioko erdigunetik kanpoaldean dago, Lekunbiz auzoko 26. zenbakian. Erretegia leku paregabe batean dago, Bizkaiko Parke Teknologikoaren eta Loiuko Aireportuaren ondoan. Erretegia baserri bat da, eta hiru jantoki ditu.
Urko Zarauza da bertako sukaldaria, eta Fuentene Berria, 2014ko apirilean zabaldutakoa, horren azken proiektua da. Etxeko sukaldaritza landua da erretegiko bereizgarria, eta produkturik arrakastatsuenak txingarretan erretako haragi eta arrainak dira.
Besteak beste, honakoak prestatuko ditu Zarauzak datorren astean “Txoriene”n: txirlak erretegi erara, izokina laranja erara, Fuentene Berriko tiramisua eta Juliaren baserriko arrautzak.
Hau guztia, astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera, ETB1en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa