Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Harrizko sardina
20:23
Osagaiak
  • -Ogi mamia, 35 g
  • -Tomate concassea, 7 g
  • -Havarti gazta, 6 g
  • -Antxoa bat
  • -Malagako “Ajoblancoa”
  • -Ura, ½ l
  • -Markona arbendola, 50 g
  • - Ogi mamia bustia, 70 g
  • -Oliba-olioa birjina estra, 50 ml
  • -Ardo zuri ozpina, 20 ml
  • -Baratxuri ale bat eta erdi
  • -Lezitina, 8 g
  • -Gatza
  • -Antxoa hezur bat
  • -Maionesa, koilarakada bat
  • -Barazki eskabetxea, koilarakada bat
  • -Porrua
  • -Azenarioa
  • -Baratxuria
  • -Tipula
  • -Ezkai adar bat
  • -Baratxuri lorea
  • -Oregano apur bat
  • -Gatza
  • -Oliba-olioa
  • -Modena-ozpina

Bideoak (1)

Prestaketa

GONBIDATUAK: Nerea Sistiaga eta Jesus Iñigo

NOLA EGIN:

Ogi mamia egiteko, ogiaren azala kendu eta ondo aireztatutako ogi baten mamitik luzeran 7 cm eta zabaleran 5 cm den 2 laukizuzen ebaki. Mamiaren zulo naturaletan tomate konfitatu dadoak, gazta eta gatza sartu. Baratxuri-olioa eta oregano lehorrarekin ondu. Alde batetik txigortu.

Antxoa garbitu, burua  eta hezurra baztertu, eta azkena gorde hautsa egiteko. Xerratu eta 2 ordu eta 45 min. Estali gatz finarekin. Antxoa garbitu eta barazki eskabetxeko olio soberatan sartu.

Barazki eskabetxea egiteko, barazkia xehatu eta hiru zati olio eta modena-ozpin zati batez osatutako eskabetxean beratu. Behin beratuta, barazkia xukatu, oso fin xehatu eta maionesarekin nahastu.

"Ajoblanco"aren prestaketa egiteko, arbendola, gatza, baratxuria eta ogi mamia motrailu batean birrindu, olioa eta ozpina gehitu eta azkenik ura.  Letxuga gehitu, airea lortu arte.

Antxoaren hezurra xigortu 2 silpataren artean, 140º c 35 min. Behin xigortuta, birrindu. Eskabetxe maionesa zabaldu xigortu gabeko ogi mamiaren aldetik, antxoa xerrak ogi barruan ipini eta ogitarteko erara itxi. Ogitartekoa platerean zutik ipini, “ajoblanco” koilarakada bat ogitartekoaren gainean. Antxoa hautsez hautseztatu eta baratxuri lorea ipini gainean.

Muntaketa:

Eskabetxe maionesa xigortu gabeko ogi mamiaren aldean zabaldu, antxoa xerrak ogi barruan ezarri eta ogitarteko erara itxi. Ogitartekoa platerean zutik ipini, “ajoblanco” koilarakada bat ogitartekoaren gainean eta antxoa hautsez hautseztatu eta baratxuri lorea ipini gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena