Errezetak miniaturak
GONBIDATUA: Mireia Carceller
NOLA EGIN:
Atungorria dadotan zatitu eta gatza, piperbeltza, tipulina, arrautza eta limoia botako dizkiogu. Ondo nahastu dena.
Guacamolea egiteko, tipula eta tomatea dadotan txikitu. Baita ahuakatea limoiarekin eta gatzarekin ere. Dena irabiatu, krema bat lortu arte.
Flanontzi batean, oinarrian guacamolea jarriko dugu, gainean atungorria eta ordubete hozkailuan edukiko dugu
Bitartean, arrautza gorringoa sojatan sartu. 6 ordu edukiko dugu hozkailuan eta beste bi izozkailuan.
Platereratzeko, tartarra flana balitz bezala irauli eta soja ongailua gehitu. Apaintzen amaitzeko, gorringoa eta tipulin adartxo bat jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa