Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Gorka Gereño, sukaldaritza makrobiotikoan aditua
NOLA EGIN?
- Txitxirioak beratzen utzi.
- Ondoren egosten jarri, gatza eta martorriarekin.
- Izki alga beratzen utzi 10 minutuz.
- Piper gorria eta azenarioa zatitu.
- Ura irakiten jarri gatz apur batekin eta azenario zatiak bertan egosi.
- Ondoren, azenarioak kendu eta izki algak bertan egosi.
- Izki algak iragazi.
- Ahuakatea zatitu.
- Eta entsalada osatzen hasi; ilarrak, artoa, ahuakatea eta piperrak batu eta nahastu.
- Martorria txikitu eta entsaladari gehitu.
- Txitxirio egosiak ere gehitu eta dena ondo nahastu.
- Zilantro pixka bat ere gehitu.
Misonesa egiteko:
- Arrautza bat, gatz pixka bat, oliba olioa eta ekilore olioa batu eta dena ondo irabiatu.
- Ondoren, misoa bota eta dena nahastu.
- Amaitzeko, entsaladari misonesa gehitu bakoitzaren gustura eta dena nahastu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa