Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Iñaki Ubiria, Donostiako Km. 0 jatetxeko sukaldaria
NOLA EGIN?
- Patatak garbitu eta egosten jarri gatz pixka batekin. 15 minutuz.
Parmesano beganoa egiteko:
- Sesamoa zartaginean txigortu eta ondoren termomixean bota.
- Sesamoari legamia eta gatza gaineratu eta dena birrindu.
Gazta beganoa egiteko:
- Anakardoak, legamia, limoi zukua, gatza eta berakatza termomixean sartu eta birrindu.
- Ura gehitu krema lortzeko.
- Probentzako belarrak eta oreganoa gehitu.
- Patata egosiak zuritu eta birrindu.
- Gatza, piperrautsa eta intxaur muskatua gehitu.
- Irina gehitu eta dena nahastu.
- Oreari txurro forma eman eta zati txikietan zatitu.
- Bolatxo forma eman eta egosi.
- Zartagin batean olioa bota eta berotzen jarri.
- Ñokiak zartaginean berotu eta gazta krema gaineratu.
- Ura eta gatza gehitu eta dena berotu.
- Platerera zerbitzatu eta tomate saltsarekin apaindu.
- Parmesano beganoa gehitu eta perrexilarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa