Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Odolki eta udare kaneloiak, onddo bexamelarekin
29:27
Osagaiak
  • --Kaneloi pasta xaflak, 8 ale
  • --Odolki bat
  • --Udare pare bat
  • --Esnea, 500 ml
  • --Onddo olioa, 50 g
  • --Irina, 50 g
  • --Idiazabal gazta
  • --Anakardo batzuk
  • --Gatza
  • --Piperbeltza
Prestaketa

Gonbidatua: Jabier Agirre medikua.

NOLA EGIN?

- Kaneloi pasta xaflak egosi.

- Udarea tako txikietan zatitu eta lapiko batean egosi azukrea eta olio tanta batekin.

- Beste lapiko batean, esnea berotzen jarri.

- Odolkia zanpatu eta udare egosia gehitu.

- Gazta birrindua gehitu eta nahastu.

- Kaneloi pasta xaflak, udare eta odolki nahasketarekin bete.

- Labeko erretilua olioaz busti eta kaneloiak bertan jarri.

- Onddo olioa berotzen jarri lapiko batean eta irina gehitu.

- Esne beroa gehitu eta nahasten joan.

- Piperbeltza eta gatza gehitu eta nahastu.

- Kaneloien gainetik bexamela gehitu.

- Anakardoak birrindu eta bexamelaren gainetik bota.

- Labera sartu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena