Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Pasta karbonara erara
31:55
Osagaiak
  • Pasta, 200 g
  • Hirugihar ketua, 120 g
  • Barrengorriak, 100 g
  • Esne-gaina, 200 ml
  • Parmesano gazta, 75 g
  • 2 arrautza gorringo
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Ura

Bideoak (1)

Prestaketa

Gonbidatua: Abel Barriola pilotaria.

NOLA EGIN?

- Ura irakiten jarri eta gatza gehitu.

- Hirugiharra eta barrengorriak zatitu.

- Lapiko batean olioa berotzen jarri eta hirugiharra bertan gorritu.

- Lapikotik hirugiharra kendu eta ondoren, barrengorriak bertan erregosi.

- Behin erregosita daudenean, hirugiharra gehitu eta dena nahastu.

- Ondoren esne-gaina gehitu eta irakinaldi bat eman.

- Arrautza gorringoak irabiatu esne-gain pixka bat erantsi.

- Pasta ur irakinean egosi.

- Pastari ura kendu eta karbonara saltsa gehitu.

- Gorringo irabiatuak gehitu eta piperrauts puntua eman.

- Parmesano gazta gainetik erantsi eta labean sartu 5 bat minutuz 180 gradutan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena