Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Asier Gaston, Kabitxo Tabernakoa
NOLA EGIN?
- Alberjinia xerratu eta oliba olioarekin batera zartagin batean gorritu.
- Bestetik, lapiko batean oliba olioa berotzen jarri.
- Tipula eta azenarioa xehatu eta lapikoan sueztitu.
- Txahal-haragi xehatua lapikora gehitu.
- Tomate birrindua erantsi.
- Gatz puntua eman eta kanela hautsa erantsi.
Bexamela egiteko:
- Lapiko batean gurina bigundu eta irina gehitzen joan.
- Esnea gehitu eta ondo nahastu.
- Gatz puntua eman eta irakiten utzi.
Tomate-saltsa egiteko:
- Tipula eta azenarioa xehatu eta sueztitzen jarri.
- Tomate birrindua gehitu.
- Gatza eta azukrea erantsi eta erregosi.
- Ongi birrindu.
- Amaitzeko, lasagna bat bezala eratuko dugu; pasta beharrean alberjinia jarri, bexamelarekin dena estali eta gazta birrinduarekin apaindu.
- Eta 20 minutuz laberatu 180 gradutan.
- Labetik atera, platerera zerbitzatu eta tomate-saltsarekin eta pipa nahasketarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa