Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Atungorri ketu eta mango cevichea
Osagaiak
  • --Atungorri ketua, 300 g
  • --Mangoa, 150 g
  • --3 berakatz-atal
  • --Tipuleta gorri bat
  • --Lima baten zukua
  • --Limoi erdiren zukua
  • --Laranja baten zukua
  • --Jengibre hautsa, koilarakada txiki bat
  • --20 piperbeltz-ale
  • --Jalapeño bat
  • --Soja saltsa
  • --Arroz-ozpina
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatuak: 'TioTeronen semeak' dantza taldeko Aritz Salamanca, Antton Fernandez, Xuban Iragorri eta Jon Iragorri.

NOLA EGIN?

- Limoiari zukua atera.

- Atungorria laukitxotan zatitu eta limoi zukuan marinatzen jarri.

- Mangoa zuritu eta zatitu.

- Laranjari zukua atera.

- Mangoa laranja zukuan marinatzen utzi.

- Berakatza zuritu eta erdiko bihotza kendu.

- Berakatza zatitu, piperbeltz puntua eman eta dena ondo zanpatu.

- Jalapeñoak eta jengibrea gehitu eta ongi birrindu.

- Tipula xerratan zatitu eta atungorriari gehitu.

- Tomateari haziak kendu eta laukitxotan zatitu.

- Tomatea, mangoa, atungorria, tipula eta berakatz nahasketa batu.

- Soja saltsa gehitu eta dena ondo nahastu.

- Amaitzeko, kopara zerbitzatu!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena