Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Gazta frijitua banana tostoi gainean, pico de galloarekin
30:28
Osagaiak
  • PICO DE GALLOa egiteko:
  • --Tomate pare bat
  • --Tipula bat
  • --Piper berde bat
  • --Txile jalapeño bat
  • --Limoi-zukua, 30 ml
  • --Gatza
  • BANANA -TOSTOIAK egiteko:
  • --Banana berde pare bat
  • --Ekilore-olioa
  • --Gatza
  • GAZTA FRIJITUA egiteko:
  • --Nikaraguako behi-gazta
  • --Ekilore-olioa
  • Indaba purea gaztarekin egiteko:
  • --Indabak
  • --Berakatz-atal bat
  • --Ura
  • --Gatza
  • --Nikaraguako behi-gazta
  • --Arto-taloak
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Tomatea galdarraztatu ur berotan sartuz pare bat minutuz.

- Eta ondoren, zuzenean ur hotzean sartu.

- Galdarraztatu ondoren, zuritu eta zatitu.

- Bananak zuritu eta zatitu.

- Zartagin batean banana zatiak frijitu.

- Piperra, tipula eta jalapeñoa moztu eta tomatearekin nahastu.

- Limoi-zukua erantsi eta dena ondo nahastu.

- Indabak, purea egiteko gailutik pasa.

- Banana frijituak zanpatu eta berriro ere frijitu.

- Gazta laukietan zatitu eta frijitu.

- Banana zatien gainean gazta jarri.

- Indaba pureari gazta gaineratu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena