Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Zapoa orburu eta zigalekin
19:25
Osagaiak
  • --Zapoa
  • --Orburuak
  • --Zigalak
  • --Baratxuria
  • --Oliba-olioa
  • --Patata bat
  • --Tipula erdi bat
  • Egilea: Montxo Blanco
  • Jatetxea: Montxo jatetxea
Prestaketa

Gonbidatua: Montxo Blanco, Urdazubiko Montxo jatetxekoa.

NOLA EGIN?

- Hiru orburua zuritu eta egosten jarri.

- Oliba olioa zartagin batean berotzen jarri.

- Labea piztu 200 gradutan.

- Zapoari hezurra kendu eta xerrak atera.

- Zapoari gatza eta irina bota.

- Zartagin beroan gorritu.

- Patata zuritu eta xerra finetan zatitu.

- Tipula zuritu eta xehatu.

- Labeko erretilu batean patatak eta tipula jarri.

- Oliba olioa eta ur pittin bat gaineratu.

- Eta gatz puntua eman.

- Zapoa erretiluan jarri, patata eta tipulen gainetik.

- Labera sartu 5-10 minutuz.

- Ondoren, erretilua labetik atera, zapoa atera eta patata eta tipulak berriro ere labean sartu.

- Zigalak zuritu eta zartagin batean gorritu.

- Patata eta tipula labetik atera.

- Baratxuriak xehatu eta zartaginean gorritu ozpin pixka batekin.

- Zapoaren salda gehitu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta gainetik baratxuriak bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena