Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Joseba Berasategi, Rally pilotua
NOLA EGIN?
- Batata osoari gatza eta olioa bota eta zilarrezko paperean jarri.
- Labera sartu 200 gradutan, 25-30 minutuz.
- Bestetik, aza gorria mandolinarekin zatitu.
- Txerri solomoari gatza eta piperbeltza bota eta lapiko batean gorritu.
- Tipula zatitu eta txerri solomoarekin erregosi.
- Laranja zukua eta ezkaia gehitu eta ordubetez sutan utzi.
- Txerri solomoari egiteko 10 minutu gelditzen zaizkionean, udare eta sagar ziropea gehitu.
- Batata labetik atera, azala kendu eta xerratu.
- Baratxuria txikitu eta zartagin batean gorritu.
- Aza gorria gehitu eta sueztitu.
- Gatza gehitu.
- Txerri solomoa lapikotik atera eta saltsa birrindu.
- Txerri solomoa xerratan zatitu eta saltsari gehitu.
- Batata xerrak zartaginean frijitu gatz apur batekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa