Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Lupia biribilkiak porruz eta ganbaz beteta
15:06
Osagaiak
  • --4 lupi
  • --4 porru
  • --Tipulin bat
  • --Ganbak, 200 g
  • --Gurina, 50 g
  • --Irina, 30 g
  • --Ardo zuria, 125 ml
  • --Esne-gaina, 125 ml
  • --Olioa
  • --Piperbeltza
  • --Gatza
  • --Txakolin-saltsa
  • Egilea: Eder Narbarte eta George Brezeanu
  • Jatetxea: Xera Gastroteka
Prestaketa

Gonbidatuak: Xera Gastrotekako Eder Narbarte eta George Brezeanu kideak.

NOLA EGIN?

- Ganbak zuritu eta ur irakinean egosi.

- Porrua eta baratxuria zatitu.

- Lapiko batean gurina urtzen jarri eta olio pixka bat gehitu.

- Porrua eta baratxuria gurinean erregosi.

- Gatz puntua eman.

- Lupia garbitu eta xerratan zatitu.

- Bi aldetatik gatz eta olioa bota.

- Zirkulu formako moldean, labeko papera jarri eta lupiarekin biribilkia barruan egin.

- Ganbak zatitu eta porruekin batera erregosi.

- Irina gehitu eta nahastu.

- Ardo zuria eta ganben salda gehitu eta nahastu.

- Esne-gaina eta intxaur muskatua gehitu eta murrizten utzi.

- Lupien erdian betegarria jarri eta laberatu 7-8 minutuz.

- Labetik atera, platerera zerbitzatu eta txakolin-saltsarekin ondu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena