Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Oilar biribilki beteak sagardotan
25:25
Osagaiak
  • --Oilar pare bat
  • --Otarrainxkak, 8 ale
  • --Gari-zainzuriak, 8 ale
  • --Perretxikoak, 10 ale
  • --Berakatzak, 4 atal
  • --Tipuleta bat
  • --Pipermin bat
  • --Sagardoa, 125 ml
  • --Otarrainxka salda, 125 ml
  • --Irina, 20 g
  • --Oliba olio birjina
  • --Perrexila
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Gabriel Durruty, Eztigar sagardotegikoa

NOLA EGIN?

- Labeko erretilu batean olioa jarri eta perretxikoak bertan jarri.

- Perrexil eta berakatz txikitua olioarekin nahastu.

- Perretxikoak saltsarekin busti, gatz puntua eman eta laberatu.

- 10 minutu pasatutakoan perretxikoei buelta eman, perrexil pixka bat erantsi eta 5 bat minutuz labean sartu berriro.

- Oilarrari xerrak atera.

- Otarrainxkak zuritu eta azalak ur berotan sartu.

- Gari zainzuriak irakiten jarri.

Saltsa egiteko:

- Zartagin batean, baratxuria eta tipula xehatua erregosi.

- Irin pixka bat eta sagardoa gaineratu.

- Irakinaldi bat eman.

- Gatz eta pipermin puntua eman oilar xerratuei.

- Ondoren, gari-zainzuriarekin eta otarrainxkarekin oilar biribilkiak egin.

- Oilar-biribilkiak saltsan egin 5-8 minutuz.

- Otarrainxken salda ere gehitu.

- Gari-zainzurien puntak moztu eta oliba olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin batera nahastu.

- Eta dena birrindu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta perrexilarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena