Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Liejako haragi-bolak
20:20
Osagaiak
  • --Txahal-haragi xehatua, 500 g
  • --Txerri-haragi xehatua, 500 g
  • --Ogi-mami xerra pare bat
  • --Esnea, 100 ml
  • --Arrautza bat
  • --Perrexil eskukada bat
  • --Tipula bat
  • --Gatza
  • --Piper beltz-beltza
  • Saltsa egiteko:
  • --Gurina
  • --Tipula gorri pare bat
  • --Koilarakada bat panela azukre
  • --Irina, 30 g
  • --Madari eta sagar ziropea, 150 g
  • --Garagardoa, 330 ml
  • --Gatza
  • --Piper beltz-beltza
  • Lagungarri moduan:
  • --Patatak
  • --Olioa frijitzeko
  • --Gatza

Bideoak (1)

Prestaketa

Gonbidatua: Aitor Francesena surf egokituko txapelduna

NOLA EGIN?

- Ogi mamiari esnea gehitu.

- Tipula xehatu.

- Haragi xehatuari tipula gehitu.

- Arrautza bat eta esnearekin nahasitako ogi mamia gehitu.

- Perrexila erantsi eta gatz eta piperbeltz puntua eman.

- Dena ondo nahastu eta ondoren bolatxoak egin.

- Bestetik, lapiko batean gurina urtzen jarri eta bolatxoak bertan frijitu.

Saltsa egiteko:

- Tipula gorriak txikitu eta haragia frijitzeko erabilitako gurinean erregosi.

- Ondoren, azukrea gehitu eta erregosten utzi.

- Erregosita dagoenean, garagardoa eta ziropea gehitu.

- Pare bat minutuz sutan utzi eta ondoren dena birrindu.

- Haragi bolak saltsan sartu eta sutan utzi 20 bat minutuz.

Lagungarri bezala:

- Patatak zuritu, zatitu eta olio berotan frijitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena