Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Jabier Agirre, medikua
NOLA EGIN?
Patata eta sagar purea egiteko:
- Sagarra eta patata zuritu eta zatitu.
- Ondoren, lapiko batean egosten jarri.
- Egositakoan ura kendu eta esnegaina eta gurina gehitu.
- Gatz eta piperbeltz puntua eman.
- Amaitzeko, dena ongi birrindu.
Mango saltsa egiteko:
- Limoiari zukua atera, azukrearekin nahastu eta lapiko batean berotzen jarri.
- Mangoa zuritu, zatitu eta lapikora gehitu.
- Egosten jarri eta infusionatzen utzi.
- Ondoren, dena ongi birrindu.
- Magretari gatza eta piperbeltz puntua eman eta labanarekin markak egin.
- Zartaginean magreta gorritu.
- Ondoren labean sartu.
- Bestetik, zartagin batean ardo beltza, ardo gozoa, modena ozpina eta ura murrizten jarri.
- Amaitzeko, ahatea zatitu eta platerera zerbitzatu.
- Patata eta sagar purea eta mango saltsarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa