Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Xabier Osa, Urgain jatetxeko sukaldaria
NOLA EGIN?
- Kokotxak garbitu eta ondo-ondo lehortu.
- Berakatzak zuritu eta zatitu.
- Perrexila xehatu.
Saltsa berdean egiteko:
- Zartagin batean olioa bero dagoenean, berakatza gehitu eta berehala kokotxak.
- Gatza eta perrexila gehitu eta oliotan sueztitu.
- Sutik atera eta bere horretan utzi.
- Noizean behin zartagina mugitu saltsa loditzeko.
- Epelean ardo zuria gehitu eta zartagina mugitu.
Arrautzeztatu erara egiteko:
- Kokotxei gatz puntua eman.
- Irinetatik pasa eta ondoren arrautza irabiatutik.
- Zartagin batean frijitu.
Plantxan egiteko:
- Kokotxei gatz puntua eman eta oliotan busti.
- Oliorik gabeko zartagin bero batetik pasa bi aldetatik.
- Platerean dagoenean perrexila gehitu.
- Zartagin batean olioa berotzen jarri eta pipermin puntua eman.
- Amaitzeko, kokotxen gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa