Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Gonbidatua: Jon Arriaga, Haiku Travel-eko ordezkaria
NOLA EGIN?
- Ura irakinean txahal-mutur eta tripakiak sartu.
- Ozpina gehitu eta 4-5 minutuz utzi garbitzeko.
- Ondoren, ura kendu.
- Bestetik presio-eltzean ura jarri eta azenarioa, tipula, erramu hosto bat, iltzea eta piper beltz ale batzuk gehitu.
- Txahal-muturra eta tripakiak erantsi eta 30 minutuz sutan utzi.
- Txahal muturra eta tripakiak zatitu.
- Arrautza irabiatu.
- Mutur zatiak irineztatu eta arrautzeztatu eta frijitzen jarri.
Saltsa bizkaitarra egiteko:
- Lapiko batean olioa jarri eta ogi gogorra eta sagarra gehitu.
- Piper txorizeroak ur irakinean sartu eta lau aldiz aldatu lapikoko ura, lau irakinaldi emanez.
- Tipula xehatu eta lapikora erantsi eta erregosten utzi.
- Piper txorizeroak prest daudenean, lapikora erantsi.
- Ondoren, muturra eta tripakiak egosteko erabilitako ura erantsi.
- Azkenik, dena iragazi eta ondo irabiatu.
- Amaitzeko, txahal tripaki eta mutur frijituak saltsara gehitu.
- Gatz eta piperbeltz beltz puntua eman eta ondo sueztitu 30 minutuz.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa