Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Zangar arrautzeztatua hornigaiarekin
Osagaiak
  • Zangarra - ale 1
  • Tipula - 1
  • Azenarioa - 1
  • Porrua - 1
  • Ura
  • Hornigairako osagaiak:
  • Tipula - 1
  • Pikillo piperrak - 10
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azukrea
  • Patata purerako osagaiak:
  • Patata
  • Gurina
  • Esnea
  • Gatza
  • Ura
Prestaketa

Zangarra egosten jarri ura, tipula, azenario eta porruarekin. 2 ordu behar ditu egosten.

Beste aldetik, tipula juliana erara (tira finetan) zatitu eta olioarekin bigundu. Gatza ere bota.

Tipula bigundutakoan, pikilloak gehitu bere saldarekin, hauek ere tira finetan zatituta eta azukrea bota.

10 minutuz eduki sutan.

Patata purea egiteko, ontzi batean patata klaskatu eta  uretan jarri.

Egositakoan ura kendu, puregailutik pasa, gurina eta esnea gehitu eta dena ondo nahastu.

Zangarra egosi eta hozten denean, xerratan ebaki eta frijitu.

Salda beti gorde egingo dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena