Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Txerri saiheskia urez gainezka dagoen lapiko batera bota, eta ardo beltz botila bat, bi tipula, azenario bat eta porru bat gehitu. Behin denak garbiak eta moztuta daudenean iltzea eta piperbeltza bota. Sahieskia lau orduz egosi eta salda hoztu arte itxaron behar da.
Ondoren, labeko xafla batean hezurgabetu eta paper film baten gainean zabaldu. Gero, hozgailuan eduki hoztu arte.
Behin hoztu eta gogortu denean, sahieskia portziotan zatitu eta plantxan markatu lau minutuz alde bakoitzetik.
NOLA AURKEZTU
Brotxa baten laguntzaz, plater bat marakuia esentziarekin margotu, sahieski zatia gainetik jarri eta gatza bota. Labean eginiko patata batzuk gehituko dizkiogu guarnizio modura.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa