Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Iberiar txerri masailak
Osagaiak
  • - Masailak, 1 kg
  • - Tipula, 1 kg
  • - Porto, litro erdi
  • - Baratxuria
  • - Olio oliba
  • - Tipulina, 2 kg
  • - Baratxuria, 1 kg
  • - Piper berde bat
  • - Onddoak, 200 g
  • Egilea: Koxkonta taberna, Lesaka
Prestaketa

NOLA EGIN

Masailak gatzez eta piperrautsez ondu, irinetik pasa eta frijitu. Olio horretan bertan, tipula eta baratxuria sueztitu, eta gero Portoko ardoa gehitu. Portoa erdira urritu denean, masailak eta haragi-salda bota eta su txikian utzi bi orduz, gutxi gorabehera.

Epeltzen utzi eta kazolatik atera; saltsa xehatu.

Betegarria prestatzeko, tipula su eztitu 3 minutuz, eta piper berdea eta baratxuria gehitu, eta 5 minutuz gozatu.  Beste zartagin batean onddoak salteatu oliba olio pixka batekin, soberan dagoen olioa xukatu eta barazkietara gehitu. Betegarria loditzeko erabiliko dugun bexamela prestatu.

Molde batean aluminio-papera jarri eta masailak papurtu 2 zentimetroko kapa bat egin arte eta prentsatu. Betegarria jarri eta gainerako masailekin estali, prentsatu eta aluminio-paperarekin itxi.

NOLA AURKEZTU

Masaila moldetik atera, arrazioak nahieran moztu eta labean sartu edo plantxan markatu.

Platerean pure patata pixka bat jarri, masaila eta, gainetik, Porto saltsa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa