Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Aurretik prestatutako foie ganatxea manga pasteleran sartuko dugu lehendabizi. Segidan, mahai gainean, film plastikoa zabaldu eta foie ganatxearekin tontortxoak egingo ditugu. Tontortxo horietako bakoitzaren inguruko plastikoa ebaki, eta poltsatxoak egingo ditugu. Bukatzerakoan, hozkailuan sartuko dugu.
Bestetik, coulisa kapparekin nahastu eta irakiten jarriko dugu.
Foiea hoztu eta gogortu denean, plastikotik aterako dugu eta txotx batetik coulisean bustiko dugu, kolore gorria hartu dezan.
Azkenik, sagar bat hartu, ebaki eta xafla bati glass azukrea eta banilla pixka bat bota behar zaizkio eta labean sartu 10 minutuz, 180 gradutan.
NOLA AURKEZTU
Mahaspasa eta intxaur ogia hartu, sagar xafla jarri eta gainean kolore gorriko "sagar faltsuak" jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa