Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Txerriki pintxoa
Osagaiak
  • - Euskal txerri kokospea
  • - Bieirak
  • - Zekale eta arto ogia
  • - Ardo beltza
  • - Urdaiazpikoa
  • - Sagarrak
  • - Espinakak
  • - Limoia
  • - Maldón gatza
  • - Piperbeltz, gorri eta arrosa
  • - Gatza
  • - Azukrea
  • - Iltzea
  • - Ipurua
  • - Kuminoa
  • - Albumina
  • - Destrosa
  • - Haragi-zukua
  • - Kafea
  • - Xantana
Prestaketa

NOLA EGIN

Ogia: Zekale eta arto-ogia udaiazpiko lehorrarekin eta ardoarekin busti behar da. Molde forman egosi eta, behin hoztu denean, nahi den neurrian moztu daiteke; ondoren labean sartu ahal izateko.

Euskal txerriaren kokospea: Kokospe freskoa espeziez hornitu eta 12 orduz 73 gradutara sukaldatu. Behin kokospea xerratuta dagoenean, haragi zukutan busti, zaporea har dezan. Ondoren, bi kokospe xerrak ogi gainean ipini behar dira.

Bieira: Behin bieira garbitu dugunean, gatz, azukre eta zitrikoetan marinatuko dugu zortzi orduz. Denbora hori igaro ostean, ongi garbituko dugu eta mandolina baten laguntzaz xerratu behar da. Bi bieira xerrak kokospearen gainean ipini behar dira.

Sagarra: lau errege-sagar ozpin txuri baltsamikoz eta 100 ml. ur mineralez xehatu. Hau iragatzi ostean eginiko pureari 2g xantana gehitu behar zaizkio.

Merengea: Lortutako sagar-purea albuminarekin nahasi eta, ondoren, guztia harrotu. Pixkanaka azukrea gehitu eta azkenik dextrosa ere bai. Nahi den punturaino irabiatu ondoren, guztia, mahuka baten laguntzaz, bieira xerren gainean ipini.

NOLA AURKEZTU

Pintxoa aurkezteko, espinaka hostoa, limoi birrindua eta Maldon gatza jarri behar zaizkio. Guztia usaingozatuko duen kafe gozoki lerro bat marraztu plater gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa