Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Momoen prestaketa:
Hasteko, pintxoa betetzeko osagaiak ondo nahastu eta gorde egingo ditugu.
Segidan, masa prestatuko dugu gari irina, oliba olioa eta ura erabiliz. Masarekin borobil txikiak egin behar dira (20g) eta haragi txikitu nahastea bertan sartu (ez da gehiegi betetzea komeni) ilargi erdiaren forma emanez eta tolesturetatik ondo itxiz.
Behin denak egindakoan, momoak lurrunetan egosiko ditugu. Momoak ura irakiten dagoenean sartu behar dira, ez lehenago. 10 minutuz irakin, atera eta gorde.
Ondoren, olio bero askorekin frijitu, dena ondo gorrituta egon arte.
Oharra: Beste aukera bat momoak lurrunetan egin ondoren jatea da, frijitu gabe (kasu honetan 15 minutuz egosi beharko genituzke).
Saltsaren prestaketa:
Olioa lapiko batean berotuko dugu lehendabizi, eta tipula zatitua eta berakatza botako ditugu. Ondoren, espezieak ere bota eta dena batera gorritzen utziko dugu.
Jarraian, piper berdea eta tomateak gehitu eta nahastea 10 minutuz egosten utzi behar da. Ura eta gatza ere botako ditugu, birrintzerako orduan saltsaren ehundura pixka bat lodia izan dadin.
Azkenik, 15 minutuz su eztian egosten utzi eta ondoren sutik kenduko dugu. Kanela adarra kendu, martorri freskoa gehitu eta saltsa ondo birrindutakoan amaitu dugu.
NOLA AURKEZTU
Momoak saltsarekin batera jan ohi dira.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa