Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Patata kabiak egiteko:
Patatak zuritu eta garbitu, ondoren mandolina batekin patata birrindu. Patata birrindua iragazki batean ipini behat da ondoren, forma eman koilara batekin eta behin prest dagoenean, olio berotan frijitu. Frijitu eta gero, kolpetxo bat emanez iragazkitik atera patata kabia.
Marrubiak egiteko:
Lapiko txiki batean ura eta azukrea ipini eta almibar bat egin, gero, marrubiak garbitu eta erditik zatituta gehitu. Sutan eduki 10 minutuz.
Masailak egiteko:
Masailak zatitu eta irinetik pasatu ondoren olio berotan frijitu (okelako poroak ixteko)
Lapiko batean txikitutako barazki guztiak frijitu su motelean, behin eginda frijitutako okela gehitu baita erramua ere eta piperbeltza, ardotan busti. Bi ordu su fuertean eduki ondoren, erramu hostoak atera okelarekin batera. Gelditzen zaigun saltsa murriztu eta gero, txinatarretik birritan pasatu.
Okela zatitu eta saltsara gehitu:
Dena prest dugunean pintxoa montatu. Patata kabian masailak ipini eta gero marrubia gainean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa