Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Itsas-kirikiñoa garbitu behar da lehenengo, korala (gorringoa) geroago erabiltzeko utzita.
Oinarrian barazkiak utziko ditugu eta erdi egosi egingo ditugu. Barazkiak sueztitu ondoren, kririkiñoaren korala gehituko diogu. Dena sueztitu beharko dugu orduan.
Hurrengo pausua gurin apur bat botatzea izango da irinarekin saltsa antzeko bat lortuta, saltsa bera loditzea izango da asmoa.
Ondores, salda gehituko diogu (fumea edo ameriketako saltsa) eta horrekin nahiko izango litzateke.
Hein handi batean, Donostiar erako txangurroa izango litzateke egindakoa.
AURKEZPENA
Itsas-kirikiñoaren azala, hutsik, lortutako masarekin beteko dugu, eta azkenik, gratinatu egin beharko dugu errezeta itxuraz eta zaporez ezin goxoago gelditzeko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa