Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Lehendabizi hiru gazten krema egingo dugu. Horretarako, eltze batean esnegaia berotuko dugu eta azukre, garza eta piperhauts pixka bar gehituko diogu. Bero-bero dagoenean, egurrezko goilara batekin mugitzen gelditu gabe, Gouda eta Cheddar gaztaiak gehituko ditugu, zatietan. Honetaz gain, gaztai rallatua gaineik hautseztatuko dugu, (pixka bat gordeko dugu, bularkia estaltzeko). Behin gaztaiak nahastuta, goilararekin kremari ekiten jarraituko dugu pixka bat, epeltzen utziko dugu eta turmix-arekin birrinduko dugu dena, krema sendo bat lortu arte.
Ondoren, bularkia erditik zabalduko dugu eta gatza eta piperrautsa gehituko diogu. Gainean, urdaiazpiko egosia jarriko dugu eta, bere gainean, hiru gazten kremaren erdia.
Bularkia enroilatuko dugu, labeko bandeja batean jarriko dugu, berriro gehituko diogu gatza eta piperrautsa eta esnegaiarekin estaliko dugu. Labean sartu aurretik, gainetik botako diogu gorde dugun gaztai rallatua.
Bularkia labean erreko dugu, ordu erdiz eta 180 gradutara. Atera ondoren, xerra lodietan zatituko dugu.
NOLA AURKEZTU
Pintxo bakoitzean bularki-xerra bat jarriko dugu. Hiru gazten saltsarekin estaliko dugu eta amaitzeko, olioa eta pimentoi pixka bat botako dugu gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa