Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Txitxarro marinatua barazki entsaladarekin
4:37
Osagaiak
  • Limoi erdi baten zukua
  • Tipula bat
  • 2 kiloko txixarroa
  • 1 kilo gatz
  • 100gr. azukre
  • Tipuleta bat
  • Tomate bat
  • Tipulina
  • Rabanitoak
  • Lima birrindua
  • Azeituna lurra (cramble)
  • Pasio-fruta harrotua
  • Kimuak
  • Arto txigortua
Prestaketa

NOLA EGIN

Zitrikoen binagreta egiteko limoi erdiaren zukua (edo beste zitriko batzuk) eta tipula nahastuko ditugu eta gutxienez 24 ordutan jalkitzen utziko dugu. Ondoren, iragazi egin behar da eta prest daukagu zitrikoen binagreta.

Txitxarroa marinatu egin behar dugu. Horretarako, garbitu eta erdiko zatia azukre eta gatzarekin egindako nahasketa batekin estaliko dugu. Pieza handia bada, gutxienez, ordu bat egon beharko du nahasketa horretan. Ondoren, garbitu eta kubotxoetan zatituko dugu.

Bitartean, tomatea, tipuleta eta zatitxotan moztuko ditugu.

Barazkiak ere prestatu egin behar ditugu. Alde batetik, tipulin zati batzuk zitrikoen binagretan marinatuko ditugu. Bestetik, rabanitoak xaflatan egingo ditugu eta izoztutako uretan utziko ditugu erabiltzeko momentua iritsi arte.

 

NOLA AURKEZTU

Ontzi batean, zatitutako txitxarroa eta barazkiak (tomatea, tipuleta eta tipulina) jarriko ditugu. Zitrikoen binagreta botako diogu eta nahastu egingo dugu.

Segidan, nahasketa hau plater batean jarriko dugu molde baten laguntzarekin eta barazkiak gehituko dizkiogu: marinatutako tipulin zati batzuk gainean eta rabanito xaflak inguruan.

Gainetik botako dizkiogu lima apur bat, zitrikoen binagreta, kimuak, arto txigortua eta lore jangarri batzuk (poleo loreak, tipulin loreak...).

Platerean jarriko ditugu oliba lurra eta tomate saltsa, eta amaitzeko pasio-fruta harrotu puntutxo bat jarriko diogu gainean.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa