Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote
Bideoak (1)
NOLA EGIN
Barazkiak frijitu ondoren, muskuilua gehitu arrautzekin, tomate frijituarekin, gatzarekin eta tabaskoarekin (tabaskoa nahierara). Guztia 30 minutuz gisatu, gutxi gora-behera.
Bexamelari dagokionez, gurina berotzen ipini irinarekin batera eta, gero, guztia berotu. Ondoren, esnea bota eta guztia egosi loditu arte, etengabe irabiatuz. Gatzez nola dagoen probatu. (Gutxi gora-behera 20-25 minutu irauten du).
Bexamel pixka bat eta frijitutakoa jarri, eta gainetik bexamel gehiago bota. Hotza dagoenean, pilota itxura eman, kanika baten antzera, eta irinetik eta irabiatutako arrautzatik pasa.
Azkenik, panko ogi japoniarra ezkatetan frijitu, olio ugaritan, 10 minutuz.
NOLA AURKEZTU
Bola frijitu denean, nahierara dotoretu: letxuga, mahonesa, ekialdeko saltsa, edo txipiroi ogi hautsa ipiniz edota muskuiluaren maskorraren gainean jarriz.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa