Mikel Pagadi eta Miren Nogales, Euskal Herriko herri txikietatik zehar | Herri Txiki, Amerika Handi EITB

Herri txiki Infernu handi

11:45

Herri txiki Infernu handi

Estreinaldia

"Herri Txiki, Infernu Handi" bueltan da igande honetan

EITB MEDIA

Hamargarren denboraldiari ekingo dio saioak eta Euskal Herriko bazter guztietako herri txikiak eta auzoak ezagutzen ikusiko ditugu berriro ere Miren Nogales eta Mikel Pagadi. Nafarroako Zaraitzu ibarreko Otsagabia herria ezagutuko dute lehen atal honetan.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan, otsailak 25, hamargarren denboraldiari ekingo dio "Herri Txiki, Infernu Handi" EITBko saioak, 22:00etatik aurrera, ETB1en. Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aurkeztuta, oraingoan ere bere esentziari eutsiko dio programak. Hala, herri txiki eta auzoak bisitatzen jarraituko dute, umore onenarekin, bertako bizilagunak ezagutu eta haiekin batera tarte ederrak pasatzen helburuarekin. Sebastian Lizaso bertsolariak, ohikoa duen bezala, bertsoak botako ditu: hasieran aurkezpen gisa, saioaren erdian gonbidatu eta herritarren bati, eta bukaeran bertan bizitakoa laburbilduz.

Denboraldi berri honetan, besteak beste, Otsagabia (Nafarroa) Errenteriako Zamalbide auzoa (Gipuzkoa), Urrotz (Nafarroa), Ea-ko Bedaroa auzoa (Bizkaia), Ainhoa (Lapurdi) eta Barrundia (Araba) ezagutuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek.

Igande honetako atalean, zehazki, Otsagabiara egingo dute bidaia, eta Rakel, Olatz, Julen, Beñat, Santi, Cristina eta Pablo bertako bizilagunekin arituko dira. Rakel turismo bulegoan aritzen da, eta Otsagabia herriaren hainbat berezitasun aipatuko dizkio Pagadiri. Pregoia edo bandoa emateko duten modu bitxia ikusiko dugu, eta herriko aspaldiko ohitura bat ezagutuko du Mikelek Olatzekin. Julen eta Beñat Muskildako dantzariek, bestalde, belaunaldiz belaunaldi gordetzen jakin duten Otsagabiko dantzen berri emango diote. Mirenek, berriz, Santi eta Cristinarekin hasiko du eguna. Muskildako baselizaren ingurukoak azalduko dizkiote, patronatu laiko batek mantendu eta administratzen baititu santutegiaren ondasuna. Istripu baten ondorioz hanka galdua du Beñatek. Bizitza berreskuratu duela azalduko dio eta Miren erronka batera ere animatuko du. Azkenik, Pablorekin amuarrainak harrapatzen arituko da Miren.

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldi berriaren estreinaldia, igande honetan, 22:00etan, ETB1en, eitb.eus-en eta EITB Nahieran aplikazioan.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena