Goenkale | ETB1 | EITB

Goenkale

20:39

Goenkale

8. atalaren aurrerapena

Leuzemia duela ezkutatzen saiatuko da Hodei 'Goenkale'n

EiTB

Etxegaraitarren etxeko mutila gogor azalduko da bere arreba Taniaren aurrean eta isilik egoteko eskatuko dio. Baina oso beldurtuta dago. Bestetik, Kepa jakitun da Polizia Barbararen atzetik dabilela.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leuzemia daukala ezkutatu nahiko du Hodeik 'Goenkale' saioko 8. atalean. Taniak, arrebak, lagundu zion kontsultara, eta bera da albistea dakien bakarra. Neskak etxean esateko eskatuko dio behin eta berriz, baina Hodeik gogor eutsiko dio, ez baitie etxekoei albiste hori eman nahi. Hala ere, barrutik beldurrak airean dago mutila.

Etxegaraitarren etxeko arazo bakarra ez da hori, ordea. Farmazian urte askotan saldu duten sendamin botika merkatutik erretiratzeko agindua etorriko zaie Osakidetzatik. Eta, gainera, Asunek egoera hori aprobetxatu nahiko du.

Bestetik, Markok eta Aliziak gero eta gehiago ikusten dute elkar, eta oso ondo konpontzen dira. Triku kartzelatik irten dela jakingo du Aliziak, eta, beldurrak eraginda, hainbat erabaki hartuko ditu.

Kepak, berriz, bere helburuak lortuko ditu, oraingoz. Badaki Polizia Barbararen atzetik dabilela, eta azken plan bat darabil buruan: Lukas engainatuko du, informazio pribilegiatua emanez, eta Barbara erotuta dagoela sinetsarazten saiatuko da.

Asteartean, urriaren 21ean, jakingo dugu nola jarraitzen duen istorioak 'Goenkale'n, 22:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena