Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB

Biba Zuek

00:05

Biba Zuek

18:00etan

Ezusteko aurkikuntzak hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bestalde, Getariako Elkano jatetxeko Aitor Arregi sukaldaria Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin izango da saioko bigarren atalean.

  • Aratz mendian agertu den Nestor Basterretxearen eskultura

    Aratz mendian agertu den Nestor Basterretxearen eskultura

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan ezusteko aurkikuntzei buruz arituko dira lehendabiziko orduan. Alde batetik, Berazadi familiak Valentin Larrea aitonaren piano partiturak topatu eta CD batean bildu ditu. Basterretxea familia, aldiz, Aratz mendian aurkitu berri duten Nestor Basterretxea artistaren eskulturaz jardungo da.

Aitor Arregi sukaldaria, Getariako Elkano jatetxeko chefa, izango da bigarren orduko protagonista. Gipuzkoako jatetxe hau itsasoko jakietan espezializatuta dago. Michelin izar bat eskuratu zuen duela urte batzuk eta Euskadin hiru Eguzki dituzten jatetxeen zerrendara gehitu berri da.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00-20:00 bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena