Asko maite zaitut Zuhaitz Gurrutxagak ETB1en aurkezten duen saioa | EITB Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

12:00

Asko maite zaitut

Omenaldia

Ikasle ohiek Donostiako Axular Lizeoko Mirari omendu nahi izan dute

A.A. | EiTB

Eskola osoak hartu du parte Mirariren omenaldian, gaur egungo ikasleek, garai batekoek eta baita bere familiak ere. 34 urtetan andereño bat baino gehiago izan dela eskertu diote.

12:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostian dagoen Axular Lizeoko Mirari Olaizolak ikasleen eta ikasle ohien omenaldia jaso du 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez. 34 urte daramatza andereño lanetan lizeoan. Gaur egun ikasle dituenek asko maite dute eta lehen ikasle izan zirenek oso oroitzapen goxoak dituzte; irakasle berezia izan zela diote.

1977an jaiotako ikasle ohiek hiru urtez izan zuten tutore Mirari Olaizola. Euretako askorentzat iraskaslea baino askoz gehiago izan zen; "adoptatutako ama" moduko bat. Duela bost urte inguru, gelakideak berriz elkartu ziren irakasleekin Axular Lizeoan bertan, gelakide izan zuten Romanen heriotza tarteko. Roman oroitzeko ekitaldi horretara, 10 urte zituztela idatzi zituzten idazlanak eraman zizkien Olaizolak, urte horietan guztietan gordeta izan dituenak.

Egun horretatik, Mirariri zerbait berezia eskaini nahi izan diote 77an jaiotako ikasle horiek, Borja Izagirre eta Eneko Mondragon buru dituztela, eta "Asko Maite Zaitut" saioa baliatu dute horretarako. Irakasle izan zutenean eman zien laguntza eskertu eta beti erakutsi izan dien maitasuna bueltatu nahi izan diote.

Idazlan horiek oroituz hasi dute omenaldia; bideo batean hainbat ikasle ohik eskerrak eman dizkiote Mirariri. Gela hartatik irtetean, Enekorekin eta Borjarekin elkartu da eta hauek eskolako patiora eraman dute. Eskola osoa Mirariri txaloka hasi denean, erabat hunkitu da andereñoa. Txikitxoenek loreak oparitu dizkiote eta mila muxu banatu behar izan ditu. Han zeuden baita ere 77ko generazioko ikasleetako asko eta Mirariren seme-alabak.

Primerako omenaldia antolatu diote benetako bokazioz aritzen den andereño honi.

andereño honi.

andereño honi.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena