A ze banda
Aurkezleak
Biak ibiliko dira ETB-1eko programa berri honen aurkezpen lanak egiten.
Iban Garate eta Nerea Rodriguez
Iban Garate
Iban Garatek badaki zer den talentu berrien bila ibiltzea, berari ere antzeko aukera bat eman baitzioten 15 urte zituenean. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak aktore moduan, eta harrez gero, makina bat telebista saio eta filmetan ikusi dugu azkoitiarra.
Euskal Telebistan hazi da, beraz: ‘Betizu’, ‘Martin’, ‘Ipupomamua’ eta ‘Ai ama!’ saioetako aurpegia izan da; eta ‘Aupa Etxebeste!’, ‘Arriya’ eta ‘Miel de Naranjas’ pelikuletako protagonista lanagatik ere aski ezaguna dugu gure artean.
Nerea Rodriguezekin batera ‘A ze banda’ gidatzeko erronkari egingo dio aurre orain Ibanek. Euskal Herrian ‘ezkutuan’ dagoen talentua azalera ekarri nahi du, ezezagunak diren artistei aukera bat eman, eta batek daki… urte luzetako karrera bati hasierari eman diezaioten, beharbada.
Iban Garate jakitun da aukera bat ematearen garrantziaz, Euskal Telebistan lehenengoz ikusi genuenetik dagoeneko 17 urte pasa baitira.
Nerea Rodriguez
Andoaindar gazte hau, ingurugiroan aditua, nerabe bat izanik hasi zen Herri Irratian kolaboratzaile moduan, eta han, hamar urtez, "Sector Rock" musika underground saio ezagunaren ahots femeninoa izan zen Gregorio Galvez-en ondoan.
Kirolak oso gustoko ditu, eta frontoi, saskibaloi kantxa eta futbol zelaien bisitari ohikoa da, horregatik Xabier Euzkitze-ren 'Anitzele' saioan ere ikusteko aukera izan genuen kirolari ezberdinei elkarrizketatzen.
"Arratsaldero" eta beste saio berezietan parte hartu eta gero "A ze banda"-ra dator Rock n' Roll gurarekin eta backstage-n gertatzen den guztiaz berri emateko prest, hori bai, bere ikutu pertsonalarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa