12:22

telebista

Gasteiztik

Ilaski Serranok eta Julen Telleriak aurkeztuko dute Urtezaharreko saioa ETB1en

EITB Media

Gasteizko Plaza Berritik egingo du EITBk aurten ere urteko emanaldirik bereziena. Su artifizialak ere izango dira. ETB2n, Africa Baetak eta Leire Martinezek aurkeztuta jarraitu ahal izango da kanpai joaldia.

  • Gasteizko Plaza Berritik egingo du EITBk aurten ere kanpaikaden emanaldia

    Gasteizko Plaza Berritik egingo du EITBk aurten ere kanpaikaden emanaldia. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko Plaza Berritik, ohi duen legez, agurtuko du urtea EITBk, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en. Festa handia bilakatu du EITBk Plaza Berria eta bertaratzen diren guztiekin, musikarekin, su artifizialekin eta hainbat sorpresarekin esango dio agur urteari eta egingo dio berriari ongietorria. Aurten ere deia eta gonbita zabaldu nahi du EITBk: 23:00etatik aurrera, mahatsak eta kotilioi poltsatxoak banatuko ditu, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.

ETB1en lehen aldiz Ilaski Serrano izango dugu kanpaien emanaldian, Julen Telleriarekin. Plazan bildutakoei elkarrizketak egiten Iñigo Agirre kazetaria izango dute. ETB2n, berriz, Africa Baetarekin batera, estreinakoz, Leire Martinez aurkezle eta kantaria arituko da. Txurruk, berriz, plazako giroa eta ahotsa jarriko die bertan direnei. Halaber, eitb.eus-en zuzenean emango dira bi saioak.

Kanpaien ondoren, su artifizial saio batekin emango zaio hasiera urte berriari EITBko bi telebista kanaletan, eta lau aurkezleek elkarrekin itxiko dute saioa, 2025ari ongietorria emanez, sorpresa artean. Euskal talde ezagun baten musika saioa ere izango da, urtea behar bezala hasteko.

Euskal diseinatzaileek jantzita, beste behin

Euskal diseinatzaileak arduratuko dira EITBko aurkezleak dotore janzteaz. Ilaski Serranok Getaryren jantzia eramango du eta Julen Telleriak Neu etxekoa. Iñigo Agirre, berriz, Aldabaldetreku jostundegiak jantziko du.

Eder Aurrek aurten ere Africa Baetaren arropa diseinatuko ditu eta Leire Martinezentzat, lehen aldiz kanpaietan lanean aritu den marka bat: Yolanda Torres. Azkenik, Txurru, Julen bezala, Neuko diseinuekin agertuko da.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena