09:26

telebista

EITB, Batzen gaituzten gabonak

Fair Saturdayren irekitze ekitaldia eta "Herri Txiki, Zirku Handi", Gabon gauean, ETB1en

EITB Media

Horren aurretik, "Go!azen" telesaileko aktoreak izango ditugu gabon kantak abesten.

  • Gure Zirkuko kideak, Gabon gaueko saio berezian

    Gure Zirkuko kideak, Gabon gaueko saio berezian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gabon gauean, musika izango da protagonista ETB1eko programazioan 21:00etatik aurrera. Lehenik eta behin, "Go!azen"eko aktoreak izango ditugu gabonetako kantak abesten. Ondoren, Fair Saturday 2023 ikuskizunaren irekitze ekitaldiarekin gozatu ahal izango dugu.

Joan den azaroaren 24an Bilbao Arenan grabatutako emanaldian Euskal Herriko artista ezagunek hartu zuten parte: Bulegoko Tomas Lizarazu, Maren, Afrika Bibang, Serafin Zubiri, Xabi Azurruzaba, Pirata, Igor Peral sopranoa… Haiekin batera, adin guztietako 2800 lagunez osatutako abesbatza eta Bilboko Udal Musika Bandako kideak, José Rafael Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Guztiek elkarrekin, musikaren historiako abesti gogoangarriak kantatuko dituzte.

Azkenik, urteko pertsona esanguratsuenak ikusiko ditugu euskal kantak abesten "Herri Txiki, Zirku Handi" saioan, kirol arlokoak zein telebista mundukoak. Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aurkeztuko dute emanaldi berezia Gure Zirkuaren karpatik.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena