telebista
Eduki nabarmenenak
Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da "Biba Zuek" saioko gaurko gonbidatu nagusia. Horrez gain, aporafobia gaia hizpide izango dute. "El Conquistador del Caribe" saioan, finaletik gertu daudela igarriko dute lehiakideek, eta horrek giroa gaiztotuko du.
Joseba Beloki, "A Bocados" saioan. Argazkia: EITB Media
Informazio gehiago (2)
"Biba Zuek!", 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da saioko gonbidatua, Miguel Indurainen atzetik Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskal txirrindularia. Aurtengo Tourra hasteko egun gutxi geratzen diren honetan, 2023ko edizio berezi hau nola ikusten duen kontatuko die Maddaleni eta Xabierri.
Lehen orduan, berriz, aporofobia izango dute hizpide; jende txiroa baztertzera daraman aurreiritzia eta haiekiko beldurra, hain zuzen ere.
"El Conquistador del Caribe", 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Edizio honetako finala eskura dute jada, eta parte-hartzaileek ondo baino hobeto dakite. Asteleheneko atalean ikusiko dugunez, lehiakideetako batzuek ez dute errukirik izango aurkariei oztopoak jartzeko. Zerurako eskaileren jokoak finaletik maila bakarrera utziko ditu partaideak, eta izendapenak inoiz baino garestiagoak izango dira. Harritzeko moduko itunak ikusiko ditugu, orain arteko adiskidetasunak apurtuta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa