10:02

telebista

22:30ean

"Vascos por el Mundo" saioak Eskoziako Highland eskualdea ezagutuko du gaur gauean

EITB Media

Highlands eskualdeko Erdi Aroko gazteluetan, inguru berde eta ikusgarrietan eta laku ospetsuetan barrena bidaia egingo dute.

  • ''Vascos por el Mundo'' saioaren irudia.

    "Vascos por el Mundo" saioaren irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Vascos por el Mundo" saioak Eskoziako Highlands eskualdera bidaia egingo du gaur gauean. Joana Etxabe kazetariak eta Nacho Lopez kamerariak bertan bizi diren Andoni, Iranzu, Jon eta Arkaitz euskaldunen eskutik ezagutuko dituzte hiri, herri eta paraje ikusgarrienak.

Hasteko, Edinburgh Eskoziako hiriburuan egongo dira. Hiri misteriotsua da, historia handikoa eta kondairaz betea. Inverness Highland eskualdeko hiririk handiena ere ezagutuko dute, eta Culloden bataila gertatu zen zelaietan izango dira. Bertan galdu zuen Eskoziak erresuma independentea izateko aukera britaniarren aurka.

Saioak, gainera, Aberdeen eta Balmoral gaztelua ezagutuko ditu, eta Pitlochry herrian, Eskoziako joko tradizionalen Highland Games jaialdiaz gozatuko dute.

"Vascos por el Mundo", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena